BETI ARGI's profileBeti Argi BandaPhotosBlogLists Tools Help

Beti Argi Banda

Ordiziako Musika Banda
11/21/2009

Xexili

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Urtero bezala, etorri da Xexili ospatzeko unea. Gaugiro beroa gaurkoa, haize zakarra eta trajedunak zintzo-zintzo formazioan. Korbata laranjak, korbata berdeak eta firi-firi geratu gabe.

Haurren patineteak, gurasoen salto nahiak... denek inguratzen dute Beti Argi eta Beti Argiren musikak laztantzen du etxean geratu garenon arima...

Kondairak dioenez, V. mende inguruan, Santa Zeziliaren aktak agertu omen ziren latineraz eta mezaren hasieratan erabili ziren. Akta haien arabera, Zezilia Metelo senatore familiako birjina izan zen eta haurtzaroan bihurtu zen kristautasunera.

Gurasoek Valerius edo Valeriano gazte paganoarekin ezkondu zuten eta, ezkontza burutu ondoren, bikotea bakarrik geratu zenean, Zeziliak birjintasuna Jaungoikoari eman ziola esan zion senarrari eta aingeru batek gordetzen zuela bere gorpua; Valerianok birjintasuna gordetzen saiatu behar zuen eta Zeziliak Via Apiara bidali zuen, hirugarren harria zegoen tokira, han Urbano I.a aita santuarekin elkartuko baitzen.

Kondairak dioenez, horrela joan zen elkarrizketa:

  • Zezilia: Sekretu bat azaldu behar dizut. Jaungoikoaren aingeru batek zaintzen nau. Zure emaztea banintz bezala ukituko baninduzu, aingerua haserretuko da erabat eta ondorio larriak izango dituzu; aldiz, errespetatzen banauzu, aingeruak asko maiteko zaitu, ni maite naun bezala.
  • Valeriano: Ikusi nahi dut. Jaungoikoaren aingerua bada, eskatzen didazuna beteko dut.
  • Zezilia: Jaungoikoa bizi dela eta egiazkoa dela sinetsi behar duzu; bataiatzen bazara, aingerua ikusiko duzu.

Esandakoa bete zuen Valerianok eta Urbanoren bila joan zen; aita santuak bataiatu zuen eta Valeriano kristau eginda itzuli zen Zeziliarengana. Orduan, aingerua agertu zitzaien eta biak koroatu zituen.

Tiburtzio, Valerianoren anaia inguratu zitzaien eta bera ere kristautasunera bihurtu zen; elkarrekin bizi ziren denak, garbitasun osoan.

Turcio Almaquio prefektuak heriotza-zigorra eman zien bi anaiei eta Maximo funtzionarioa izendatu zuen sententzia betetzeko, baina bera ere kristautasunera bihurtu zen eta bi anaiekin batera martirizatu zuten.

Zeziliak hilobi kristau batera eraman zituen gorpuak, baina berari ere jazartzen ari zitzaizkion. Bere etxeko bainugelan itota hiltzera kondenatu zuten, baina ez zen hil. Orduna hura irakiten jarri zuten, baina honek ere ez zion minik eragin eta kantatzen hasi zen, lasai-lasai.

Prefektuak, dekapitatzeko agindu zuen eta 3 alditan astindu zuten ezpata, baina ezin izan zuten burua enborretik aldendu. Funtzionarioak, hura ikustean, alde egin zuen beldurtuta eta birjina odoletan geratu zen.

Zeziliak beste 3 egun iraun zuen bizirik. Limosna partitu zien behartsuei eta, bera hil eta gero, bere etxea tenplo bihurtzeko agindu zuen. Urbanok Kalistoren katakunban eman zion lur, apezpiku eta kristau elizako goi mailakoen hilobian.

Kondaira honek, V. eta V. mendeetan bildu ziren beste hainbat kondairak bezala, ez du inongo balio historikorik.

Historialariek Valeriano eta Tiburtzio benetako martire kristauak izan zitezkeela uste dute, baina Zezilia mitoa izan zelakoan daude. Santa Zeziliaren Akta hauek agertu ziren arte ez dira inon agertzen.

Gaur egun basilika dagoen tokia, Santa Zezilia in Trastévere, lehen etxe partikularra zen tokian dago. Agian donazioa izango zen. Inguruan, Bona Dea Restituta tenploa dago eta itsuak sendatzen zituen jainkosari dedikatuta dago. Latineraz, itsua cæcitas esaten da Cæciliaren oso antzeko hitza.

Horrela izan ote zen? 

Erdi Aroan hasi zen musikarien patroi izendapen hori. Egia esan, ez dago inongo testigantza historikorik Zezilia instrumentu musikal batekin erlazionatzen duenik. Inork ez zuen pianoa jotzen ikusiko, edo organoa, irudikapen askotan horrela agertzen bada ere, organoa ez baitzen Erromara iritsi VII. mendea baino lehen eta pianoa, berriz, 1700ean asmatu zuten.

Eguna ere Zeziliaren jaiotza edo heriotzaren data dela sinetsi izan da, baina hori oso ilun dago oraindik. Zenbaiten ustez martirioa 177an izan zen eta, beste batzuen ustez, berriz, IV. mendearen erdialdean.

Santa Zezilia, Trasteveren, Madernak ikusi zuen bezala

1599an, Maderna eskultoreari utzi zioten Zeziliaren gorpua ikusten eta basilikan gordetzen den marmolezko estatua bat egin zuen ikusi zuena irudikatuz. Estatuaren oinean, eskultorearen inskripzioa ikus dezakegu:

  • Hemen dago Zezilia birjina, hilobian usteldu gabe ikusteko aukera izan nuena. Zuentzako egin dut, ikusi nuena ikus dezazuen.

Eta ondoren hasi zen Zeziliari sekula joko ez zuen intrumenturen bat eransteko ohitura.

Eta nori inporta zaio? Guk Beti Argi entzuteko aukera izan dugu! Segi horrela Beti Argi!

Upgrade your email with 1000's of cool animations

7/28/2009

Ordiziako festak

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Oraindik Beti Argiko bandoleroren bat ohean izango da, zurrunka. Festak bukatu berri dira eta iluntzero izan dira gau berriaren anuntzioa egiten.

Bero izan dugu festetan, atzo zerua lainotuta izan bazen ere. Euri tantek ez ziren oizan bare izugarri bat Ordiziako kaleetan paseatzeko. Beasaindarrak saltoka jatasu. Ordiziarrak ere bai.

Festak bukatu dira eta datorren urtean gehiago. Beti Alai segi, Beti Alai!
 
Upgrade your email with 1000's of cool animations

Udako Kontzertua

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Abisatuta zegoen, baina jende askok kontzertua zegoenik ez zekien.

Poztu ginen horrelako pieza alaiak entzutean, ordu berri batean, iluntzeko poteo garaian...

Zortea gurea, disfrutatzerik izan genuelako!
Upgrade your email with 1000's of cool animations
6/14/2009

Korpus

Upgrade your email with 1000's of cool animations
 
Korpuseko kontzertua

Oraindik atzoko rock doinuak ezin ixildu gabiltzala, Beti Argi badoa, Ordiziako kaleetan zehar, gaurko egitaraua gogorarazten.

Aurtengoan, munizipalek zintzo-zintzo zaindu dute motoen irteera eta bandaren ibilbideak talka egin ez dezaten.


Ordiziak bere handitasuna jakin du erakusten, tipo askotako jendearen gustuak bideratuz eta asko estimatzen dugun pluralitatea azalduz. Hortxe etorri ziren beltzez jantzitako melenudoak, harro-harro bere moto dizdiratsuetan. Aldi beretsuan, txikiteroek ere izan zuten bere tokia, tabernaz taberna, kantu eta pote. Gaztetxean ere kontzertua antolatu zuten. Elizak, osteguneko Korpusa ospatu behar du gaur... Bazen ezkontza bat. Baita kinto afari bat ere...

Eta denentzako tokia izan da Ordizian, ez moto hotsak, ez goizeko kanpaiek, ez gaueko rock&rollak, ez kaleetako belarrak, enbarazorik egin gabe. Atzo Infernurako autobidea eta gaur Gloria eta Speedy Gonzalez... Azken ikuitua, ikuitu dotorea, Beti Argik emango dio asteburu berezi honi. Elegante geratu ziren, bai ostiralean eta baita larunbatean ere, Do The Twan, eta zer esanik ez, The Bon Scott Band. Ordiziako plaza jendez lepo zegoen, bai motodunak eta baita gabeak ere! Bilborako AC/DCren sarrerak lortzen oso zailak izan baziren, Ordiziak aproximazio hau erreztu zuen edonorentzat! Zer zen hori! Hura jaia!

Datorren urterako zerbait eskatuko banu, Beti Argik, moto pila irtetzen denean igande goizean, Kale Nagusian lelo bereziren bat jotzea izango litzateke, udaletxe parean. Aurten ez bezala, datorren urtean, erabat txukunduta izango dugu gune hori eta moteroek merezimenduak egin dituzte. Agur bat, egun espezialak egiten lagundu duten barduliar horientzat. Ave!

Gaurkoa ere ez da gutxiago izango. Prozesioaren ondoren, Beti Argiren kontzertua izango dugu ikuskizun. Hementxe duzue Beti Argiren gaurko egitaraua:
  • Lekua: Ordiziako Enparantza Nagusian
  • Eguna: igandea, ekainaren14a
  • Ordua: 13:00etan
Musika I Poble (pasodoble de concierto) F. FERRAN
Mozart Po Symphony Konp.: T. SAHASHI
España Cañi (pasodoble) P. MARQUINA
Las Leandras (schottisch) F. ALONSO
Las Leandras (pasacalle) F. ALONSO
A Ray Charles Anthology konp. J. MINNEBO
In The Mood A. RAZAF - J. GARLAND
Zuzendaria: JOSUNE AIERBE
Garai honetarako badakigu bukaerarako erregalito bat ere badutela, beti bezala. Ez dago, beraz, "Beste bat" oihu egin beharrik. Txalo jotzeearekin nahikoa da!

Ondo pasa, maxpasa!
Upgrade your email with 1000's of cool animations

3/15/2009

San Jose

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Datorren astean izango da San Jose eta Beti Argik lanak aurreratuko ditu oraingo honetan. Hementxe duzue egitaraua:
San Josetako kontzertua
  • Lekua: Ordiziako Enparantza Nagusian
  • Eguna: igandea, martxoaren 15a
  • Ordua: 13:00etan
Tercio de Quites R. TALÉNS
Ross Roy J. DE HAAN
Toreador March G. BIZET
La Parranda F. ALONSO
Granada
Danse du Sabre  KHATCHATURIAN
Qué rico el mambo P. PRADO
Pops In The Spots
Can´t Take My Eyes Off You CREWE-GAUDIO DE MEY
Zuzendaria: JOSUNE AIERBE
 
Beti bezalako jaia izango dugu ordiziarrok egun honetan.
San Jose egunean, berriz, gure bandoleroak Andorrara joateko idean dira, asteburu pasa. Merezi duzue! Ondo pasa!
Upgrade your email with 1000's of cool animations
1/2/2009

Kattalin

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Dotore baino dotereago atera zen gure banda urte zaharrean. (Lastima oraingo honetan ez daukagula argazkirik!) Zaharren Egoitzan egon ondoren, tabernatik tabernara jarri zuten musika "elegante" jantzitako bandolero pilak eta 2008 ondo agurtuta geratu zen. Iazko kontuak, beraz! Faltan bota zuten Oiangu tabernan hartzen zuten merienda eta atsedena, ez baitu inork hartu haiek utzitakoaren ordea, baina aurrera egin zuten hala ere eta ordiziarrok eskertu genuen hori.

2009an ere ez dugu gutxiago espero. Ea elkarteren batean meriendatxoa antolatzen dugun!
Upgrade your email with 1000's of cool animations
12/25/2008

2008ko Eguberriak

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Urtea bukatzear dagoen honetan, Eguberri hotz-hotzak tokatu zaizkigu. Hamarrak pasa bezain laster hasi dira komando urdinak udaletxe aurrean biltzen. Ez zen inor asko kalean, edo, behintzat, ez zegoen inor asko kaleko hotzari desafio egiteko prest. Berehala osatu dute errenkada, perkusioa aurrean, Tubak, tronpak, tronboiak, bonbardinoak, tronpetak, saxoak, klarineteak eta  rekintoa eta, amaitzeko, xirulak.
    

Betiko jira egin dute eta gosaltzera joan dira.

Ordubaterako prest zegoen berriro ere saltsa! Plaza jendez lepo oraingo honetan eta eguzkiaren izpiek eszenategi gozo bihurtu dute Ordiziako enparantza. Hauxe izan da egitaraua:
  • Lekua: Ordiziako Enparantza Nagusian
  • Eguna: osteguna, abenduaren 25a
  • Ordua: 13:00etan
El fallero (pasacalle) J. SERRANO
Colonel Bogey March KONP. E. OSTERLING
Mendirik mendi J.A. ERAUSKIN
Rag Gallop A. REED
Abba Forever KONP. J.G. Mortimer
Christmix S. WELTERS
Haurtxo maite HERRIKOIA-BAKARLARIA: J.J. GÓMEZ
Feliz Navidad KONP. R. VAN DER VELDE
Zuzendaria: JOSUNE AIERBE

Aupa, Beti Argi!
Upgrade your email with 1000's of cool animations

12/1/2008

MIKEL LABOA hil da

Upgrade your email with 1000's of cool animations

Hegoak ebaki banizkio

nirea izango zen…

Ez zuen alde egingo.

Bainan honela ez zen gehiago txoria izango,

eta nik txoria nuen maite….

        

        


11/21/2008

Xexili

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Aspaldi honetan Beti Argi ez dugu ikusi, baina fin-fin entzuten ditugu entsaioak astebururo, ondo egindako lanaren konstantzia utziz.

Gaurkoan, eta eguraldi txarrari irrifar eginez, biharko Santa Zezilia ospatuko dute. Afaria eta algara ere izango dute, baina gehienok irrikaz ikusi nahian jarri gaituna zera da: estreno mundiala. Bai, ondo esan dugu, korbata berde eta laranjak estrenatuko ditu Beti Argik gaurkoan!

Urte askotarako, bandoleros!
Upgrade your email with 1000's of cool animations
7/24/2008

Ordiziako festak: Danborrada

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Aurreko igandean izan zen Ordizian Haurren Danborrada. Euria desafioka aritu zitzaigun, baina eutsi zion eta lasaiago aritu ziren gure bandoleroak lainopean. Ederra atera zen eta herri osoak lagundu zuen, beti bezala, ikuskizuna.

Gaur, berriz, helduen Danborrada izango dugu. Berriz ere lainoak nagusi, baina jai gogoa ezin itzali.

Aupa, Beti Argi! Hasi besterik ez da egin!
Upgrade your email with 1000's of cool animations
6/28/2008

UDAKO KONTZERTUA

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Uda etorri da eta, aurtengoan Beti Argik urteroko zita aurreratu egin digu.
 
Gaur, San Pedro bezpera23:00etan izango da kontzertua.
 
Ez digute egitaraua argitu, baina dantzarako prest joateko eskatu digute. Dorrean egiten ari diren entsaioetan pasodoble batzuk entzun ditugu...
 
Badakigu emanaldi aparta izango dela gaurkoa ere! Aupa Beti Argi!
Upgrade your email with 1000's of cool animations

Ordiziako Musika Eskolak 25 urte: Golden Apple Quartet

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Atzo Golden Apple Quartet, Donostiako laukoak, Herri Antzokian abestu zuen lehen aldiz. Bukatu berria da ikasturtea, eta urte honetan guztian zehar Ordiziako Musika Eskolak bere 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu du. Atzokoak itxi zuen ospakizunen zerrenda.

1986an sortutako taldeak musika, umorea eta errespetua uztartzen ditu. Loiola Garmendiak, Eduardo Errondosorok, Manuel Romanok eta Enrique Otxoak osatzen duten laukoa ezaguna da oso musikaren munduan. Hamaika emanaldi eta ekitalditan parte hartu du Golden Apple Quartetek, eta haien ahots-joko, xelebrekeria eta erritmoarekin entzuleak bereganatzen iaioak direla erakutsi dute.

Ordiziako Musika Eskolak gonbidapen ugari banatu zuen guraso, lankide eta erakundeen artean eta gonbidatuek ez zien muzin egin. Oso gustu ona utzi zuen Golden Apple Quartetek ikusleen artean eta gaztetxoenek traje beltzek ematen zuten seriostasuna hausten zela ikusi eta ikasi zuten. Gozamena izan zen han bildu ziren guztientzat. Ekitaldikoak ez badira ere, hementxe dituzue bideo batzuk:

Ez zen giro atzo Ordizian! Inork ez zuen etxeratu nahi eta jende asko Garagardo Festara joan zen afaltzera; Musika Eskolakoek, berriz, Martinez jatetxean eman zioten bukaera urte luze eta aberats honi. Azken muturreraino zaindutako detaileak, gonbidatuen zerrenda atrilean, txartel dotoreak mahaian, lankideek jarri zuten giro goxoa…

Urte askotarako oparotasuna opa dizuegu denoi!

Upgrade your email with 1000's of cool animations

6/4/2008

San Josetako kontzertuaren bideoak

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Atzeratuta gabiltza bideoekin...
 
Hementxe jarri ditugu San Jose eguneko kontzertuaren laburpenak. Ez dute oso kalitate ona, baina... Memorian gordetzeko, behintzat, balioko du. Bi ataletan banatuta dago. Badakizue... YouTuberen dohaineko 10 minutuak...
 
 
 
 
Upgrade your email with 1000's of cool animations
6/1/2008

Korpus II

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Gaur ere ez du eguraldiak lagundu eta Ordizia bustia eta lokaztua jaiki da. Jakintza ikastolako umeen eta gurasoen jokuak hezetasun handi batean egin dira. Mendizaleak gustura hurbildu dira enparantzako estalpera...
 
... eta Beti Argi fin-fin aritu da. Ezin izan dio herriari buelta eman, eurijasa ez baitzen atertzen, baina kontzertua hasi denean... Pasodobletik zartzuelara, Xalbadorren heriotza xirulan xuabe-xuabe hasi zaigu, Bésame muchorekin jendea dantza gogoz jarri da... Eta txalo hemen eta txalo han! 
 
Dotore, beti bezala. Aupa Beti Argi!
 
Hementxe dituzue gaurko argazkiak.
Upgrade your email with 1000's of cool animations
5/28/2008

Korpus eguneko kontzertua

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Korpusa pasatu zen aurreko asteko ostegunean, baina ertaroko azokarekin topo egiten zuen eta kontzertua atzeratu egin genuen. Dagoeneko, dena prest dago, eta hementxe aurreratzen dizuegu egitaraua:
 
Lekua: Ordiziako Enparantza Nagusian
Eguna: Igandea, ekainaren 1ean
Ordua: 13:00etan
 
La entrada (pasodoble), Q. ESQUEMBRE
La leyenda del beso (zarzuela), SOUTULLO Y VERT
Donostia (marcha), A. PEÑA y GOÑI
Glasnost, A. STRATFORD
Xalbadorren heriotzean, X. LETE
Bésame mucho, C. VELÁZQUEZ
Sing Sing Sing, L. PRIMA
Santana a Portrait, MOLD. G. GAZZANI
 
Zuzendaria: JOSUNE AIERBE
 
Beti bezain ederra izango delakoan gaude. Irrikitan igandearen zain! Hantxe izango gara eguerdiko ordubatean! Aupa, Beti Argi!
Upgrade your email with 1000's of cool animations
5/25/2008

Ertaroko azoka

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Ordiziak atzera egin du historian eta kaleek zocco itxura hartu dute.
 
Italiarrak bandera gora eta behera aritu dira, Urdanetaren Itzulbidaiaren ondorioz Manilako Galeoian etorritako espezia saila ikusi dugu, apartatu gara zaldunak pasatzean eta praile pila tabernaz taberna entzun ditugu gorgoritoak egiten.
 
Kaleetan usain berezia, torturatzeko gailu arraroak, Mari eta hankaluzeak, jendea barra-barra.
 
Eta musika.
 
Eta musika guztien artean, gure Beti Argi. Itxura aldaketak ez du Ordiziako banda ezezagun bihurtu eta, korbataren beharrik gabe, pega-pega egindako mailak dotore geratu zaizkie trobadoreei.
 
Aupa, Beti Argi. Bazen soinua gaur Ordizian, baina zuek ezin falta!
Upgrade your email with 1000's of cool animations
3/28/2008

Aste Santua, Reus eta Antonio Stradivari

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Ez daukagu berririk, baina badakigu gure bandolero batzuk Reusen izan direla, han dagoen bandoleroa bisitatzen...
 
Ez zen giro faltarik izango!
 
Oraindik ez dugu hango berririk jaso, baina, bitartean, albiste hau etorri zaigu eta...
 
Antonio Stradivari-k egin omen zuen bibolina 1700 urte inguruan.  Orain milioi dolar baino gehiago ordainduko omen dute Christie's New York-en apirilaren 4rako antolatu duen enkantean... Ederki etorriko litzaioke Beti Argiri, Dorreako zokoren batean horrelako traste zaharren bat topatuko balu! Carla Bruni bilutsik agertzen den argazki bat ere subastatzekotan dira... Hainbeste paper zaharren artean ez ote dago horrelakorik? Trajeak berritu eta praka luzeago batzuk egingo lituzke; bokilak eta artilujioak, agian instrumentu berri batzuk... erosiko lituzke; agian, autobusa hartu eta norabait joango litzateke beste bandolero batzuk kontzentratzen diren tokira, bere artea konpartituz... Ai, ene! El cuento de la lechera ote?
Hementxe duzue esteka.
 
Upgrade your email with 1000's of cool animations
3/5/2008

San Jose: Egitaraua

Upgrade your email with 1000's of cool animations
 
Iritsi zaigu Beti Argik joko duen kontzertuaren egitaraua. Hementxe duzue:
 
  • Eguna: Martxoaren 9an
  • Ordua: 13:00etan
  • Lekua: Ordiziako Enparantza Nagusian
  • Egitaraua:

Pamplona Feria del Toro (pasodoble), M. TURRILLAS

Agua , Azucarillos y Aguardiente (zarzuela-selección), F. CHUECA

Country and Western, H. L. WALTERS

When Kings Go Forth, J. SWEARINGEN

The Music of Charlie Chaplin, CHARLIE CHAPLIN (Arreglos de H. SCHNEIDESS)

Yackety Sax, RICH/R. RANDOLPH (Arreglos de H. SCHNEIDESS)

Copacabana, M. DE MEY

Zuzendaria: JOSUNE AIERBE

Upgrade your email with 1000's of cool animations

San Jose

Upgrade your email with 1000's of cool animations
El sol de marzo pega con el mazo dio esaera zaharrak eta horrelaxe geunden, negua erabat ahazturik.
 
Baina etorri da ekaitza, hotza, haizearen baldarkeria... eta etorriko da San Jose.
 
Oraindik aste parea falta dela esango du zenbaitek, baina guretzako azkarrago iritsiko da, San Jose eguna Aste Santuko oporretan tokatzen baita aurten eta...  Beti Argik asteburu honetara aurreratuko du ospakizuna.
 
Egitarau zehatzaren zain geratuko gara hemen, igande dotorea izango dugulakoan datorrena.
 
Aupa, Beti Argi! Irrikitan gaude zuen emanaldia disfrutatzeko! Negu ala udaberri, ez dugu huts egingo Ordiziako Enparantzan!

Upgrade your email with 1000's of cool animations

1/26/2008

Kaldereroak

Upgrade your email with 1000's of cool animations
Hungariatik etorri zaizkigu kaldereroak.

Ohitura zaharra berreskuratu zenetik, urtero-urtero etortzen dira, painolo eta sonbrailuak buruan, urrezko txanponak eta kateak zintzilika, zartaginak eta mailuak eskuan, kantari eta dantzari...

Aurten bereziki nabaritu dugu hainbat ausentzia... Ez zaituztegu ahaztu...

Beti Argik ez du faltatu. Hortxe izan da beti bezain alai eta zuzen. Burusoilak zirenak ile kizkur, bizarrik ez, baina patila beltzak hemen eta han, gona loredunak eta fularrak... Azterketak albora utzi, gero gerokoak, eta denak Qué bonito, qué paisaje-ri doinua jarriz.


Oso ondo, Beti Argi! Primeran zaindu duzue ohitura zaharra!

Upgrade your email with 1000's of cool animations


 

BETI ARGI

Photo 1 of 35