| BETI ARGI's profileBeti Argi BandaPhotosBlogLists | Help |
|
6/14/2009 KorpusKorpuseko kontzertua Aurtengoan, munizipalek zintzo-zintzo zaindu dute motoen irteera eta bandaren ibilbideak talka egin ez dezaten. Ordiziak bere handitasuna jakin du erakusten, tipo askotako jendearen gustuak bideratuz eta asko estimatzen dugun pluralitatea azalduz. Hortxe etorri ziren beltzez jantzitako melenudoak, harro-harro bere moto dizdiratsuetan. Aldi beretsuan, txikiteroek ere izan zuten bere tokia, tabernaz taberna, kantu eta pote. Gaztetxean ere kontzertua antolatu zuten. Elizak, osteguneko Korpusa ospatu behar du gaur... Bazen ezkontza bat. Baita kinto afari bat ere... Eta denentzako tokia izan da Ordizian, ez moto hotsak, ez goizeko kanpaiek, ez gaueko rock&rollak, ez kaleetako belarrak, enbarazorik egin gabe. Atzo Infernurako autobidea eta gaur Gloria eta Speedy Gonzalez... Azken ikuitua, ikuitu dotorea, Beti Argik emango dio asteburu berezi honi. Elegante geratu ziren, bai ostiralean eta baita larunbatean ere, Do The Twan, eta zer esanik ez, The Bon Scott Band. Ordiziako plaza jendez lepo zegoen, bai motodunak eta baita gabeak ere! Bilborako AC/DCren sarrerak lortzen oso zailak izan baziren, Ordiziak aproximazio hau erreztu zuen edonorentzat! Zer zen hori! Hura jaia! Datorren urterako zerbait eskatuko banu, Beti Argik, moto pila irtetzen denean igande goizean, Kale Nagusian lelo bereziren bat jotzea izango litzateke, udaletxe parean. Aurten ez bezala, datorren urtean, erabat txukunduta izango dugu gune hori eta moteroek merezimenduak egin dituzte. Agur bat, egun espezialak egiten lagundu duten barduliar horientzat. Ave! Gaurkoa ere ez da gutxiago izango. Prozesioaren ondoren, Beti Argiren kontzertua izango dugu ikuskizun. Hementxe duzue Beti Argiren gaurko egitaraua:
Musika I Poble (pasodoble de concierto) F. FERRAN
Mozart Po Symphony Konp.: T. SAHASHI España Cañi (pasodoble) P. MARQUINA Las Leandras (schottisch) F. ALONSO Las Leandras (pasacalle) F. ALONSO A Ray Charles Anthology konp. J. MINNEBO
In The Mood A. RAZAF - J. GARLAND
Speedy Gonzalez (twist) B. KAYE
Zuzendaria: JOSUNE AIERBE
Garai honetarako badakigu bukaerarako erregalito bat ere badutela, beti bezala. Ez dago, beraz, "Beste bat" oihu egin beharrik. Txalo jotzeearekin nahikoa da!
Ondo pasa, maxpasa! TrackbacksThe trackback URL for this entry is: http://betiargibanda.spaces.live.com/blog/cns!D566859E58F6FE02!477.trak Weblogs that reference this entry
|
|
|