BETI ARGI's profileBeti Argi BandaPhotosBlogLists Tools Help

Blog


    7/28/2009

    Udako Kontzertua

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Abisatuta zegoen, baina jende askok kontzertua zegoenik ez zekien.

    Poztu ginen horrelako pieza alaiak entzutean, ordu berri batean, iluntzeko poteo garaian...

    Zortea gurea, disfrutatzerik izan genuelako!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    6/14/2009

    Korpus

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
     
    Korpuseko kontzertua

    Oraindik atzoko rock doinuak ezin ixildu gabiltzala, Beti Argi badoa, Ordiziako kaleetan zehar, gaurko egitaraua gogorarazten.

    Aurtengoan, munizipalek zintzo-zintzo zaindu dute motoen irteera eta bandaren ibilbideak talka egin ez dezaten.


    Ordiziak bere handitasuna jakin du erakusten, tipo askotako jendearen gustuak bideratuz eta asko estimatzen dugun pluralitatea azalduz. Hortxe etorri ziren beltzez jantzitako melenudoak, harro-harro bere moto dizdiratsuetan. Aldi beretsuan, txikiteroek ere izan zuten bere tokia, tabernaz taberna, kantu eta pote. Gaztetxean ere kontzertua antolatu zuten. Elizak, osteguneko Korpusa ospatu behar du gaur... Bazen ezkontza bat. Baita kinto afari bat ere...

    Eta denentzako tokia izan da Ordizian, ez moto hotsak, ez goizeko kanpaiek, ez gaueko rock&rollak, ez kaleetako belarrak, enbarazorik egin gabe. Atzo Infernurako autobidea eta gaur Gloria eta Speedy Gonzalez... Azken ikuitua, ikuitu dotorea, Beti Argik emango dio asteburu berezi honi. Elegante geratu ziren, bai ostiralean eta baita larunbatean ere, Do The Twan, eta zer esanik ez, The Bon Scott Band. Ordiziako plaza jendez lepo zegoen, bai motodunak eta baita gabeak ere! Bilborako AC/DCren sarrerak lortzen oso zailak izan baziren, Ordiziak aproximazio hau erreztu zuen edonorentzat! Zer zen hori! Hura jaia!

    Datorren urterako zerbait eskatuko banu, Beti Argik, moto pila irtetzen denean igande goizean, Kale Nagusian lelo bereziren bat jotzea izango litzateke, udaletxe parean. Aurten ez bezala, datorren urtean, erabat txukunduta izango dugu gune hori eta moteroek merezimenduak egin dituzte. Agur bat, egun espezialak egiten lagundu duten barduliar horientzat. Ave!

    Gaurkoa ere ez da gutxiago izango. Prozesioaren ondoren, Beti Argiren kontzertua izango dugu ikuskizun. Hementxe duzue Beti Argiren gaurko egitaraua:
    • Lekua: Ordiziako Enparantza Nagusian
    • Eguna: igandea, ekainaren14a
    • Ordua: 13:00etan
    Musika I Poble (pasodoble de concierto) F. FERRAN
    Mozart Po Symphony Konp.: T. SAHASHI
    España Cañi (pasodoble) P. MARQUINA
    Las Leandras (schottisch) F. ALONSO
    Las Leandras (pasacalle) F. ALONSO
    A Ray Charles Anthology konp. J. MINNEBO
    In The Mood A. RAZAF - J. GARLAND
    Zuzendaria: JOSUNE AIERBE
    Garai honetarako badakigu bukaerarako erregalito bat ere badutela, beti bezala. Ez dago, beraz, "Beste bat" oihu egin beharrik. Txalo jotzeearekin nahikoa da!

    Ondo pasa, maxpasa!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    12/25/2008

    2008ko Eguberriak

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Urtea bukatzear dagoen honetan, Eguberri hotz-hotzak tokatu zaizkigu. Hamarrak pasa bezain laster hasi dira komando urdinak udaletxe aurrean biltzen. Ez zen inor asko kalean, edo, behintzat, ez zegoen inor asko kaleko hotzari desafio egiteko prest. Berehala osatu dute errenkada, perkusioa aurrean, Tubak, tronpak, tronboiak, bonbardinoak, tronpetak, saxoak, klarineteak eta  rekintoa eta, amaitzeko, xirulak.
        

    Betiko jira egin dute eta gosaltzera joan dira.

    Ordubaterako prest zegoen berriro ere saltsa! Plaza jendez lepo oraingo honetan eta eguzkiaren izpiek eszenategi gozo bihurtu dute Ordiziako enparantza. Hauxe izan da egitaraua:
    • Lekua: Ordiziako Enparantza Nagusian
    • Eguna: osteguna, abenduaren 25a
    • Ordua: 13:00etan
    El fallero (pasacalle) J. SERRANO
    Colonel Bogey March KONP. E. OSTERLING
    Mendirik mendi J.A. ERAUSKIN
    Rag Gallop A. REED
    Abba Forever KONP. J.G. Mortimer
    Christmix S. WELTERS
    Haurtxo maite HERRIKOIA-BAKARLARIA: J.J. GÓMEZ
    Feliz Navidad KONP. R. VAN DER VELDE
    Zuzendaria: JOSUNE AIERBE

    Aupa, Beti Argi!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    6/28/2008

    UDAKO KONTZERTUA

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Uda etorri da eta, aurtengoan Beti Argik urteroko zita aurreratu egin digu.
     
    Gaur, San Pedro bezpera23:00etan izango da kontzertua.
     
    Ez digute egitaraua argitu, baina dantzarako prest joateko eskatu digute. Dorrean egiten ari diren entsaioetan pasodoble batzuk entzun ditugu...
     
    Badakigu emanaldi aparta izango dela gaurkoa ere! Aupa Beti Argi!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    6/1/2008

    Korpus II

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Gaur ere ez du eguraldiak lagundu eta Ordizia bustia eta lokaztua jaiki da. Jakintza ikastolako umeen eta gurasoen jokuak hezetasun handi batean egin dira. Mendizaleak gustura hurbildu dira enparantzako estalpera...
     
    ... eta Beti Argi fin-fin aritu da. Ezin izan dio herriari buelta eman, eurijasa ez baitzen atertzen, baina kontzertua hasi denean... Pasodobletik zartzuelara, Xalbadorren heriotza xirulan xuabe-xuabe hasi zaigu, Bésame muchorekin jendea dantza gogoz jarri da... Eta txalo hemen eta txalo han! 
     
    Dotore, beti bezala. Aupa Beti Argi!
     
    Hementxe dituzue gaurko argazkiak.
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    5/28/2008

    Korpus eguneko kontzertua

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Korpusa pasatu zen aurreko asteko ostegunean, baina ertaroko azokarekin topo egiten zuen eta kontzertua atzeratu egin genuen. Dagoeneko, dena prest dago, eta hementxe aurreratzen dizuegu egitaraua:
     
    Lekua: Ordiziako Enparantza Nagusian
    Eguna: Igandea, ekainaren 1ean
    Ordua: 13:00etan
     
    La entrada (pasodoble), Q. ESQUEMBRE
    La leyenda del beso (zarzuela), SOUTULLO Y VERT
    Donostia (marcha), A. PEÑA y GOÑI
    Glasnost, A. STRATFORD
    Xalbadorren heriotzean, X. LETE
    Bésame mucho, C. VELÁZQUEZ
    Sing Sing Sing, L. PRIMA
    Santana a Portrait, MOLD. G. GAZZANI
     
    Zuzendaria: JOSUNE AIERBE
     
    Beti bezain ederra izango delakoan gaude. Irrikitan igandearen zain! Hantxe izango gara eguerdiko ordubatean! Aupa, Beti Argi!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    3/5/2008

    San Jose: Egitaraua

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
     
    Iritsi zaigu Beti Argik joko duen kontzertuaren egitaraua. Hementxe duzue:
     
    • Eguna: Martxoaren 9an
    • Ordua: 13:00etan
    • Lekua: Ordiziako Enparantza Nagusian
    • Egitaraua:

    Pamplona Feria del Toro (pasodoble), M. TURRILLAS

    Agua , Azucarillos y Aguardiente (zarzuela-selección), F. CHUECA

    Country and Western, H. L. WALTERS

    When Kings Go Forth, J. SWEARINGEN

    The Music of Charlie Chaplin, CHARLIE CHAPLIN (Arreglos de H. SCHNEIDESS)

    Yackety Sax, RICH/R. RANDOLPH (Arreglos de H. SCHNEIDESS)

    Copacabana, M. DE MEY

    Zuzendaria: JOSUNE AIERBE

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    San Jose

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    El sol de marzo pega con el mazo dio esaera zaharrak eta horrelaxe geunden, negua erabat ahazturik.
     
    Baina etorri da ekaitza, hotza, haizearen baldarkeria... eta etorriko da San Jose.
     
    Oraindik aste parea falta dela esango du zenbaitek, baina guretzako azkarrago iritsiko da, San Jose eguna Aste Santuko oporretan tokatzen baita aurten eta...  Beti Argik asteburu honetara aurreratuko du ospakizuna.
     
    Egitarau zehatzaren zain geratuko gara hemen, igande dotorea izango dugulakoan datorrena.
     
    Aupa, Beti Argi! Irrikitan gaude zuen emanaldia disfrutatzeko! Negu ala udaberri, ez dugu huts egingo Ordiziako Enparantzan!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    12/18/2007

    Eguberriak

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Badatoz oporrak eta berehala etorriko zaigu Olentzero...
     
    Beno... hori ez dakigu horrela izango den, baina Beti Argik ez du Eguberritako eguerdia ixilik utziko.
     
    Abenduaren 25ean izango da, asteartean, Ordiziako Plaza Nagusian, eguerdiko ordubatean.
     
    Hementxe iritsi zaigu aurtengo programa:

    Evocación, E. CEBRIÁN

    Free world fantasy, J. DE HAAN

    The mission, J. WILLIAMS

    Aires vascos nº 1, J. FRANCO

    Gospel train, N. TAILOR

    Gaur da nere kristaua.

    The little drummer boy, K. DAVIS, H. ONORATI eta H. SIMEONE

    Neguko hotzak ez gaitu etxean geraraziko eta hantxe izango gaituzue zain, beti bezalako lan bikaina egingo duzuelakoan.

    Aupa Beti Argi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    11/24/2007

    Xexili

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Ixiltasuna izan dugu aspaldi honetan... Azken albisteak garai epelean gauzatu ziren eta ahaztu samarrak dauzkagu.

    Baina Beti Argi ez da ixildu. Ostiral eta larunbateko ilunabar guztietan entzun dezakegu bere ahotsa afinatzen.

    Aste honetan izan da Santa Cecilia eta gure bandak ez du ahaztu. Gaur ostegunean izandako jaia ospatu nahi dute eta arratsaldeko zortzietan komando urdinak ikus ahal izango ditugu.  Hori bai! Ziurrenez, berehala izango dituzte sobran aipatutako berokiak, afaria baitute eta, badakizue, festa giroan erraz uxatzen dute hauek gaugiroko hotza!

    Ondo pasa Beti Argi!

    OHARRA: Tarte handi samarra izan da guretzat zuen musika entzun gabe, e? Ea lortzen dugun hilean behin, behintzat, zuen emanaldi bat  gozatzea!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    8/23/2007

    La huelga YouTuben


     
    7/13/2007

    Festa bezperako kontzertua

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Badatoz festak eta eguzkia ari da beroketa probak egiten...
     
    Beti Argiren entsaioak formalidadez entzuten ari gara, azken urteotan ohitura bihurtzen ari den emanaldia gerturatzen ari baita.
     
    Badakigu ez direla partaide guztiak egongo eta batzuen albisteak Estatu Batuetatik datozkigu, Ingalaterratik, baita Eslovakiatik ere. Baina konfiantza osoa dugu Josune zuzendariarengan, beti bezala kontzertu bikaina osatuko baitu.
     
    Hementxe dugu, bihar uztailaren 14an eskainiko dutenaren egitaraua:

    1.      (I´ve Had) The Time Of My Life

    2.      Ilargia KENZAZPI

    3.      Xalbadorren heriotzean

    4.      Chihuahua

    5.      Color Esperanza

    6.      We Are The World

    7.      La Chica Ye-Ye

    8.      Un  beso y una flor

    9.      Perfidia

    10. El manisero

    11. ¡Oye Cómo Va!

    12. Mambo “8”

    13. Glenn Miller story

    14. Carrascosa

    15. A Jorge Negrete

    16. Anteron Txaparraundia

     
    Esto promete!! Bihar eta festen hasiera anuntziatuz, BETI ARGI Banda!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
     
    6/10/2007

    Korpus 2007

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

     

      • Iritsi da eguna! 2007ko Korpusa ospatuko dugun eguna! Isildu da rock&rolla, ez da moto hotsik entzuten, lainopean gaude, euria goitik behera egon gara… Iraungo ote du aterraldiak? Nerbios al pil-pil…
      • Dena prest dago eta berehala entzungo dugu  Beti Argiren diana, zeruak laguntzen badu behintzat (nunca mejor dicho!). Hemen duzue agindutako egitaraua:  
      •  
      • VALENCIA (pasodoble)

        S. Lope

        LA FLAUTA ENCANTADA

        Mozart

        AMAPOLA

        J.M. Lacalle/Arr. N. Iwai

        PIRATAS DEL CARIBE

        K. Badelt/ Arr. T. Ricketts

        PAQUITO EL CHOCOLATERO

         

        AMMERLAND             

        J. de Haan

        FLASHDANCE

        G. Moroder/Arr. F.Bernaerts

        LA GREVE DES MUSICIENS

        L. Daunot

        ¡OYE COMO VÁ!

        X. Cugat

    Zuzendaria

    JOSUNE AIERBE

    A disfrutarrrrrrrrrrr!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    3/21/2007

    San Jose eguneko kontzertua


    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Astelehenean izan zen San Jose eguna, baina gure kontzertua hurrengo igandean izan ohi da. Beraz, martxoaren 25ean izango da emanaldia, eguerdiko ordubatean.
     
    Hau izango da joko duguna:
     
                    • Honrando a Navarra, Pasodoble JULIO NUEZ
                    • Dakota, Indian sketches, JACOB DE HAAN
                    • Maite, Zortziko
                    • La Gracia de Dios, Pasodoble, R. ROIG
                    • Katiuska
                    • La parranda
                    • Luisa Fernanda
                    • Gigantes y cabezudos
                    • Variazioni in blue, JACOB DE HAAN

    Upgrade your email with 1000's of cool animations