BETI ARGI's profileBeti Argi BandaPhotosBlogLists Tools Help

Blog


    11/21/2009

    Xexili

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Urtero bezala, etorri da Xexili ospatzeko unea. Gaugiro beroa gaurkoa, haize zakarra eta trajedunak zintzo-zintzo formazioan. Korbata laranjak, korbata berdeak eta firi-firi geratu gabe.

    Haurren patineteak, gurasoen salto nahiak... denek inguratzen dute Beti Argi eta Beti Argiren musikak laztantzen du etxean geratu garenon arima...

    Kondairak dioenez, V. mende inguruan, Santa Zeziliaren aktak agertu omen ziren latineraz eta mezaren hasieratan erabili ziren. Akta haien arabera, Zezilia Metelo senatore familiako birjina izan zen eta haurtzaroan bihurtu zen kristautasunera.

    Gurasoek Valerius edo Valeriano gazte paganoarekin ezkondu zuten eta, ezkontza burutu ondoren, bikotea bakarrik geratu zenean, Zeziliak birjintasuna Jaungoikoari eman ziola esan zion senarrari eta aingeru batek gordetzen zuela bere gorpua; Valerianok birjintasuna gordetzen saiatu behar zuen eta Zeziliak Via Apiara bidali zuen, hirugarren harria zegoen tokira, han Urbano I.a aita santuarekin elkartuko baitzen.

    Kondairak dioenez, horrela joan zen elkarrizketa:

    • Zezilia: Sekretu bat azaldu behar dizut. Jaungoikoaren aingeru batek zaintzen nau. Zure emaztea banintz bezala ukituko baninduzu, aingerua haserretuko da erabat eta ondorio larriak izango dituzu; aldiz, errespetatzen banauzu, aingeruak asko maiteko zaitu, ni maite naun bezala.
    • Valeriano: Ikusi nahi dut. Jaungoikoaren aingerua bada, eskatzen didazuna beteko dut.
    • Zezilia: Jaungoikoa bizi dela eta egiazkoa dela sinetsi behar duzu; bataiatzen bazara, aingerua ikusiko duzu.

    Esandakoa bete zuen Valerianok eta Urbanoren bila joan zen; aita santuak bataiatu zuen eta Valeriano kristau eginda itzuli zen Zeziliarengana. Orduan, aingerua agertu zitzaien eta biak koroatu zituen.

    Tiburtzio, Valerianoren anaia inguratu zitzaien eta bera ere kristautasunera bihurtu zen; elkarrekin bizi ziren denak, garbitasun osoan.

    Turcio Almaquio prefektuak heriotza-zigorra eman zien bi anaiei eta Maximo funtzionarioa izendatu zuen sententzia betetzeko, baina bera ere kristautasunera bihurtu zen eta bi anaiekin batera martirizatu zuten.

    Zeziliak hilobi kristau batera eraman zituen gorpuak, baina berari ere jazartzen ari zitzaizkion. Bere etxeko bainugelan itota hiltzera kondenatu zuten, baina ez zen hil. Orduna hura irakiten jarri zuten, baina honek ere ez zion minik eragin eta kantatzen hasi zen, lasai-lasai.

    Prefektuak, dekapitatzeko agindu zuen eta 3 alditan astindu zuten ezpata, baina ezin izan zuten burua enborretik aldendu. Funtzionarioak, hura ikustean, alde egin zuen beldurtuta eta birjina odoletan geratu zen.

    Zeziliak beste 3 egun iraun zuen bizirik. Limosna partitu zien behartsuei eta, bera hil eta gero, bere etxea tenplo bihurtzeko agindu zuen. Urbanok Kalistoren katakunban eman zion lur, apezpiku eta kristau elizako goi mailakoen hilobian.

    Kondaira honek, V. eta V. mendeetan bildu ziren beste hainbat kondairak bezala, ez du inongo balio historikorik.

    Historialariek Valeriano eta Tiburtzio benetako martire kristauak izan zitezkeela uste dute, baina Zezilia mitoa izan zelakoan daude. Santa Zeziliaren Akta hauek agertu ziren arte ez dira inon agertzen.

    Gaur egun basilika dagoen tokia, Santa Zezilia in Trastévere, lehen etxe partikularra zen tokian dago. Agian donazioa izango zen. Inguruan, Bona Dea Restituta tenploa dago eta itsuak sendatzen zituen jainkosari dedikatuta dago. Latineraz, itsua cæcitas esaten da Cæciliaren oso antzeko hitza.

    Horrela izan ote zen? 

    Erdi Aroan hasi zen musikarien patroi izendapen hori. Egia esan, ez dago inongo testigantza historikorik Zezilia instrumentu musikal batekin erlazionatzen duenik. Inork ez zuen pianoa jotzen ikusiko, edo organoa, irudikapen askotan horrela agertzen bada ere, organoa ez baitzen Erromara iritsi VII. mendea baino lehen eta pianoa, berriz, 1700ean asmatu zuten.

    Eguna ere Zeziliaren jaiotza edo heriotzaren data dela sinetsi izan da, baina hori oso ilun dago oraindik. Zenbaiten ustez martirioa 177an izan zen eta, beste batzuen ustez, berriz, IV. mendearen erdialdean.

    Santa Zezilia, Trasteveren, Madernak ikusi zuen bezala

    1599an, Maderna eskultoreari utzi zioten Zeziliaren gorpua ikusten eta basilikan gordetzen den marmolezko estatua bat egin zuen ikusi zuena irudikatuz. Estatuaren oinean, eskultorearen inskripzioa ikus dezakegu:

    • Hemen dago Zezilia birjina, hilobian usteldu gabe ikusteko aukera izan nuena. Zuentzako egin dut, ikusi nuena ikus dezazuen.

    Eta ondoren hasi zen Zeziliari sekula joko ez zuen intrumenturen bat eransteko ohitura.

    Eta nori inporta zaio? Guk Beti Argi entzuteko aukera izan dugu! Segi horrela Beti Argi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    7/28/2009

    Ordiziako festak

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Oraindik Beti Argiko bandoleroren bat ohean izango da, zurrunka. Festak bukatu berri dira eta iluntzero izan dira gau berriaren anuntzioa egiten.

    Bero izan dugu festetan, atzo zerua lainotuta izan bazen ere. Euri tantek ez ziren oizan bare izugarri bat Ordiziako kaleetan paseatzeko. Beasaindarrak saltoka jatasu. Ordiziarrak ere bai.

    Festak bukatu dira eta datorren urtean gehiago. Beti Alai segi, Beti Alai!
     
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    3/15/2009

    San Jose

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Datorren astean izango da San Jose eta Beti Argik lanak aurreratuko ditu oraingo honetan. Hementxe duzue egitaraua:
    San Josetako kontzertua
    • Lekua: Ordiziako Enparantza Nagusian
    • Eguna: igandea, martxoaren 15a
    • Ordua: 13:00etan
    Tercio de Quites R. TALÉNS
    Ross Roy J. DE HAAN
    Toreador March G. BIZET
    La Parranda F. ALONSO
    Granada
    Danse du Sabre  KHATCHATURIAN
    Qué rico el mambo P. PRADO
    Pops In The Spots
    Can´t Take My Eyes Off You CREWE-GAUDIO DE MEY
    Zuzendaria: JOSUNE AIERBE
     
    Beti bezalako jaia izango dugu ordiziarrok egun honetan.
    San Jose egunean, berriz, gure bandoleroak Andorrara joateko idean dira, asteburu pasa. Merezi duzue! Ondo pasa!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    1/2/2009

    Kattalin

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Dotore baino dotereago atera zen gure banda urte zaharrean. (Lastima oraingo honetan ez daukagula argazkirik!) Zaharren Egoitzan egon ondoren, tabernatik tabernara jarri zuten musika "elegante" jantzitako bandolero pilak eta 2008 ondo agurtuta geratu zen. Iazko kontuak, beraz! Faltan bota zuten Oiangu tabernan hartzen zuten merienda eta atsedena, ez baitu inork hartu haiek utzitakoaren ordea, baina aurrera egin zuten hala ere eta ordiziarrok eskertu genuen hori.

    2009an ere ez dugu gutxiago espero. Ea elkarteren batean meriendatxoa antolatzen dugun!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    11/21/2008

    Xexili

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Aspaldi honetan Beti Argi ez dugu ikusi, baina fin-fin entzuten ditugu entsaioak astebururo, ondo egindako lanaren konstantzia utziz.

    Gaurkoan, eta eguraldi txarrari irrifar eginez, biharko Santa Zezilia ospatuko dute. Afaria eta algara ere izango dute, baina gehienok irrikaz ikusi nahian jarri gaituna zera da: estreno mundiala. Bai, ondo esan dugu, korbata berde eta laranjak estrenatuko ditu Beti Argik gaurkoan!

    Urte askotarako, bandoleros!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    7/24/2008

    Ordiziako festak: Danborrada

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Aurreko igandean izan zen Ordizian Haurren Danborrada. Euria desafioka aritu zitzaigun, baina eutsi zion eta lasaiago aritu ziren gure bandoleroak lainopean. Ederra atera zen eta herri osoak lagundu zuen, beti bezala, ikuskizuna.

    Gaur, berriz, helduen Danborrada izango dugu. Berriz ere lainoak nagusi, baina jai gogoa ezin itzali.

    Aupa, Beti Argi! Hasi besterik ez da egin!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    5/25/2008

    Ertaroko azoka

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Ordiziak atzera egin du historian eta kaleek zocco itxura hartu dute.
     
    Italiarrak bandera gora eta behera aritu dira, Urdanetaren Itzulbidaiaren ondorioz Manilako Galeoian etorritako espezia saila ikusi dugu, apartatu gara zaldunak pasatzean eta praile pila tabernaz taberna entzun ditugu gorgoritoak egiten.
     
    Kaleetan usain berezia, torturatzeko gailu arraroak, Mari eta hankaluzeak, jendea barra-barra.
     
    Eta musika.
     
    Eta musika guztien artean, gure Beti Argi. Itxura aldaketak ez du Ordiziako banda ezezagun bihurtu eta, korbataren beharrik gabe, pega-pega egindako mailak dotore geratu zaizkie trobadoreei.
     
    Aupa, Beti Argi. Bazen soinua gaur Ordizian, baina zuek ezin falta!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    1/26/2008

    Kaldereroak

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Hungariatik etorri zaizkigu kaldereroak.

    Ohitura zaharra berreskuratu zenetik, urtero-urtero etortzen dira, painolo eta sonbrailuak buruan, urrezko txanponak eta kateak zintzilika, zartaginak eta mailuak eskuan, kantari eta dantzari...

    Aurten bereziki nabaritu dugu hainbat ausentzia... Ez zaituztegu ahaztu...

    Beti Argik ez du faltatu. Hortxe izan da beti bezain alai eta zuzen. Burusoilak zirenak ile kizkur, bizarrik ez, baina patila beltzak hemen eta han, gona loredunak eta fularrak... Azterketak albora utzi, gero gerokoak, eta denak Qué bonito, qué paisaje-ri doinua jarriz.


    Oso ondo, Beti Argi! Primeran zaindu duzue ohitura zaharra!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations


    1/6/2008

    Erregeak etorri dira

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Euriaren mehatxua...
     
    Hala ere, Beti Argik, zintzo-zintzo, Erregeei lagundu zien Enparantza Nagusiraino.
     
    Gau luzea izan dute ondoren. Momentu batean argia joan ere egin zitzaigun Ordizian, baina Beti Argi bere lan anonimoan ibiliko zen ziurrenik... gaur goizalderaino ez baitugu inor ikusi...
     
    Oraintxe izango dira deskantsatzen gure bandoleroak. Ondo loin, merezi duzue-eta. 

    Urte berri on, Beti Argi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    1/1/2008

    Kattalin

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Eguberritako kontzertua bikaina izan zen, espero genuen bezala, eta atzoko Kattalinek eman zion amaiera 2007ko lanari.
     
    Herriak asko apreziatzen ditu Beti Argiren emanaldiak, baina Kattalinek aparteko xarma du. Egun berezia izateaz gain, ordiziarrok bereziki alaitzen dugu festa tabernatik tabernara eta Beti Argiren presentzia oso gertukoa izaten da iluntze horretan. Uniformeak albora, dotore-dotore agertzen dira "bandoleroak", sonbrero dotoreak, abrigo beltzak, lepoko zuriak, txalekoak... Aurten berrikuntza nabarmena ekarri digute perkusiolariek, men in black tipora azaldu baitzaizkigu!
     
    San Silvestren korrika ateratzeko, indarrak banatu egin ziren eta kide batzuk hara eta besteak, urtero bezala, San Jose egoitza bisitatzera joan ziren. Denetarako aurkitzen du beta gure bandak.
     
    Aurtengo beste berezitasuna Oiangu tabernari egindako azken agurra izan da. Beti bezala joan dira "bandidoak" tabernara eta beti bezalako edo gehiagoko "merienda" aurkitu dute. Hura poza! Hura festa! Hura preokupazioa... Zer gertatuko da datorren urtean Kattalinek ez duenean Oiangu tabernan urteroko merienda aurkitzen?
     
    Eta beste berezitasun bat ere izan genuen atzokoan. Kasualitatea izango zen, agian... baina hobekuntza nabarmena suertatu zen: Kattalin bukatzear zegoenean, Laguntasuna Rondallak eta Beti Argi Bandak egin zuten topo Enparantza Nagusian eta han ikusten geundenon pozerako... Kattalin bat eskaini ziguten denen artean. Oso dotore geratu zen hori udaletxe aurrean! Agian tradizio berri bat sortu zenuten atzokoan... Hementxe geratuko da idatzita, badaezpada ere.  

    Urte berri on, Beti Argi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    12/8/2007

    Oiangu Taberna: Azken egunak

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Gaur ere egun historiko bat dugu Ordizian eta Beti Argi hori adornatzen ari da. Benita eta Kontxi Mujika ahizpek itxi egingo dute Oiangu Taberna aurtengo abenduaren 31n, 34 urteko historian makina bat basoerdi zerbitzatu ondoren.
     
    Atzean geratu zaizkigu gutako batzuei larunbatero-larunbatero Oiangu Tabernara afaltzera joaten gineneko urte haiek, kaxuelita gozo haiek... Baina, plater konbinatuen mundu berri honetan Oiangu zegoen zoko hark dizdira berezia zuen Benita eta Kontxiren lanari esker. Urte Zaharreko Kattalin-ek ere Oiangu zaporea hartzen zuen, zuen gaztain erreen zain.
     
    Aio, esan behar dizuegu. Eskerrik asko urte hauetan egin duzuen lanagatik. Eta horregatik izan duzue gaur Beti Argi zuek azaldu bitartean zain, Filipinetako komiteak baino ohore gehiago izan duzuelako eguneroko lanean.

    Aupa Benita eta Kontxi! Zuek ere historia egin duzue! Eta aupa Beti Argi, zuekin batera!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Urdaneta urtea

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Aurreko asteazkenean, abenduaren 5ean hasi zen ofizialki Urdaneta urtea.  Horretarako etorri zen Filipinetatik Gloria Macapagal-Arroyo lehendakaria, Amadeo R. Pérez, Urdaneta izeneko Filipinetako herri handiaren alkatea eta han eta hemengo kargu pila ere bai. Ibarretxe, bera, ere Barrenan izan zen.

    Beti Argi Bandak jaso zuen horretara joateko gonbidapena, baina berandu etorri zitzaion abesti pare bat jotzeko eskaera. Aurreko larunbata berandu zen hainbeste jende asteazken bateko arratsaldeko 18:30ean udaletxe aurrean biltzeko. Hala ere, etorri zirenak etorri ziren eta herritarrok gustura entzun genuen jo zuten apurra. Apurra diot, udaletxean sartu aurretik izan baitzen pieza BAT (!), umeak saltoka, gustura dantzatzen... Y SE ACABÓ. Udaletxean sartu (Beti Argi beheran, zain-Beti Argi beheran, zain-Beti Argi beheran, zain-Beti Argi beheran, zain-Beti Argi beheran, zain-), udaletxeko ekitaldia bukatu eta beste pieza BAT (!). Y SE ACABÓ.
     
    Eskerrak alkateek (Urdanetakok Ordiziakoari esan zion a lo bajines) eskertu zutela!  Gu gehiagoren gose geratu ginen... 500 urte pasa eta gero, Urdanetak ez ote du ia-ia Beti Argi ezagutu behar? Alderantziz, berriz, garbi dago baietz: Beti Argik ez ditu 500 urte pasatuko Urdaneta ezagutzen!

    Aupa Beti Argi! Zuek ere historia egiten ari zarete!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations