![]() |
|
Spaces home Beti Argi BandaPhotosProfileFriendsMore ![]() | ![]() |
|
Beti Argi BandaOrdiziako Musika Banda
7/24/2008 Ordiziako festak: DanborradaAurreko igandean izan zen Ordizian Haurren Danborrada. Euria desafioka aritu zitzaigun, baina eutsi zion eta lasaiago aritu ziren gure bandoleroak lainopean. Ederra atera zen eta herri osoak lagundu zuen, beti bezala, ikuskizuna.
Gaur, berriz, helduen Danborrada izango dugu. Berriz ere lainoak nagusi, baina jai gogoa ezin itzali. Aupa, Beti Argi! Hasi besterik ez da egin! 6/28/2008 UDAKO KONTZERTUAUda etorri da eta, aurtengoan Beti Argik urteroko zita aurreratu egin digu.
Gaur, San Pedro bezpera, 23:00etan izango da kontzertua.
Ez digute egitaraua argitu, baina dantzarako prest joateko eskatu digute. Dorrean egiten ari diren entsaioetan pasodoble batzuk entzun ditugu...
Badakigu emanaldi aparta izango dela gaurkoa ere! Aupa Beti Argi!
Ordiziako Musika Eskolak 25 urte: Golden Apple QuartetAtzo Golden Apple Quartet, Donostiako laukoak, Herri Antzokian abestu zuen lehen aldiz. Bukatu berria da ikasturtea, eta urte honetan guztian zehar Ordiziako Musika Eskolak bere 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu du. Atzokoak itxi zuen ospakizunen zerrenda.
1986an sortutako taldeak musika, umorea eta errespetua uztartzen ditu. Loiola Garmendiak, Eduardo Errondosorok, Manuel Romanok eta Enrique Otxoak osatzen duten laukoa ezaguna da oso musikaren munduan. Hamaika emanaldi eta ekitalditan parte hartu du Golden Apple Quartetek, eta haien ahots-joko, xelebrekeria eta erritmoarekin entzuleak bereganatzen iaioak direla erakutsi dute. Ordiziako Musika Eskolak gonbidapen ugari banatu zuen guraso, lankide eta erakundeen artean eta gonbidatuek ez zien muzin egin. Oso gustu ona utzi zuen Golden Apple Quartetek ikusleen artean eta gaztetxoenek traje beltzek ematen zuten seriostasuna hausten zela ikusi eta ikasi zuten. Gozamena izan zen han bildu ziren guztientzat. Ekitaldikoak ez badira ere, hementxe dituzue bideo batzuk: Ez zen giro atzo Ordizian! Inork ez zuen etxeratu nahi eta jende asko Garagardo Festara joan zen afaltzera; Musika Eskolakoek, berriz, Martinez jatetxean eman zioten bukaera urte luze eta aberats honi. Azken muturreraino zaindutako detaileak, gonbidatuen zerrenda atrilean, txartel dotoreak mahaian, lankideek jarri zuten giro goxoa… Urte askotarako oparotasuna opa dizuegu denoi! 6/1/2008 Korpus IIGaur ere ez du eguraldiak lagundu eta Ordizia bustia eta lokaztua jaiki da. Jakintza ikastolako umeen eta gurasoen jokuak hezetasun handi batean egin dira. Mendizaleak gustura hurbildu dira enparantzako estalpera...
... eta Beti Argi fin-fin aritu da. Ezin izan dio herriari buelta eman, eurijasa ez baitzen atertzen, baina kontzertua hasi denean... Pasodobletik zartzuelara, Xalbadorren heriotza xirulan xuabe-xuabe hasi zaigu, Bésame muchorekin jendea dantza gogoz jarri da... Eta txalo hemen eta txalo han!
Dotore, beti bezala. Aupa Beti Argi!
Hementxe dituzue gaurko argazkiak.
5/28/2008 Korpus eguneko kontzertuaKorpusa pasatu zen aurreko asteko ostegunean, baina ertaroko azokarekin topo egiten zuen eta kontzertua atzeratu egin genuen. Dagoeneko, dena prest dago, eta hementxe aurreratzen dizuegu egitaraua:
Lekua: Ordiziako Enparantza Nagusian
Eguna: Igandea, ekainaren 1ean
Ordua: 13:00etan
La entrada (pasodoble), Q. ESQUEMBRE
La leyenda del beso (zarzuela), SOUTULLO Y VERT
Donostia (marcha), A. PEÑA y GOÑI
Glasnost, A. STRATFORD
Xalbadorren heriotzean, X. LETE
Bésame mucho, C. VELÁZQUEZ
Sing Sing Sing, L. PRIMA
Santana a Portrait, MOLD. G. GAZZANI
Zuzendaria: JOSUNE AIERBE
Beti bezain ederra izango delakoan gaude. Irrikitan igandearen zain! Hantxe izango gara eguerdiko ordubatean! Aupa, Beti Argi!
5/25/2008 Ertaroko azokaOrdiziak atzera egin du historian eta kaleek zocco itxura hartu dute.
Italiarrak bandera gora eta behera aritu dira, Urdanetaren Itzulbidaiaren ondorioz Manilako Galeoian etorritako espezia saila ikusi dugu, apartatu gara zaldunak pasatzean eta praile pila tabernaz taberna entzun ditugu gorgoritoak egiten.
Kaleetan usain berezia, torturatzeko gailu arraroak, Mari eta hankaluzeak, jendea barra-barra.
Eta musika.
Eta musika guztien artean, gure Beti Argi. Itxura aldaketak ez du Ordiziako banda ezezagun bihurtu eta, korbataren beharrik gabe, pega-pega egindako mailak dotore geratu zaizkie trobadoreei.
Aupa, Beti Argi. Bazen soinua gaur Ordizian, baina zuek ezin falta!
3/28/2008 Aste Santua, Reus eta Antonio StradivariEz daukagu berririk, baina badakigu gure bandolero batzuk Reusen izan direla, han dagoen bandoleroa bisitatzen...
Ez zen giro faltarik izango!
Oraindik ez dugu hango berririk jaso, baina, bitartean, albiste hau etorri zaigu eta...
Antonio Stradivari-k egin omen zuen bibolina 1700 urte inguruan. Orain milioi dolar baino gehiago ordainduko omen dute Christie's New York-en apirilaren 4rako antolatu duen enkantean... Ederki etorriko litzaioke Beti Argiri, Dorreako zokoren batean horrelako traste zaharren bat topatuko balu! Carla Bruni bilutsik agertzen den argazki bat ere subastatzekotan dira... Hainbeste paper zaharren artean ez ote dago horrelakorik? Trajeak berritu eta praka luzeago batzuk egingo lituzke; bokilak eta artilujioak, agian instrumentu berri batzuk... erosiko lituzke; agian, autobusa hartu eta norabait joango litzateke beste bandolero batzuk kontzentratzen diren tokira, bere artea konpartituz... Ai, ene! El cuento de la lechera ote?
Hementxe duzue esteka.
3/5/2008 San Jose: EgitarauaIritsi zaigu Beti Argik joko duen kontzertuaren egitaraua. Hementxe duzue:
Pamplona Feria del Toro (pasodoble), M. TURRILLAS Agua , Azucarillos y Aguardiente (zarzuela-selección), F. CHUECA Country and Western, H. L. WALTERS When Kings Go Forth, J. SWEARINGEN The Music of Charlie Chaplin, CHARLIE CHAPLIN (Arreglos de H. SCHNEIDESS) Yackety Sax, RICH/R. RANDOLPH (Arreglos de H. SCHNEIDESS) Copacabana, M. DE MEY Zuzendaria: JOSUNE AIERBE
San JoseEl sol de marzo pega con el mazo dio esaera zaharrak eta horrelaxe geunden, negua erabat ahazturik.
Baina etorri da ekaitza, hotza, haizearen baldarkeria... eta etorriko da San Jose.
Oraindik aste parea falta dela esango du zenbaitek, baina guretzako azkarrago iritsiko da, San Jose eguna Aste Santuko oporretan tokatzen baita aurten eta... Beti Argik asteburu honetara aurreratuko du ospakizuna.
Egitarau zehatzaren zain geratuko gara hemen, igande dotorea izango dugulakoan datorrena.
Aupa, Beti Argi! Irrikitan gaude zuen emanaldia disfrutatzeko! Negu ala udaberri, ez dugu huts egingo Ordiziako Enparantzan!
1/26/2008 KaldereroakHungariatik etorri zaizkigu kaldereroak. Ohitura zaharra berreskuratu zenetik, urtero-urtero etortzen dira, painolo eta sonbrailuak buruan, urrezko txanponak eta kateak zintzilika, zartaginak eta mailuak eskuan, kantari eta dantzari... Aurten bereziki nabaritu dugu hainbat ausentzia... Ez zaituztegu ahaztu... Beti Argik ez du faltatu. Hortxe izan da beti bezain alai eta zuzen. Burusoilak zirenak ile kizkur, bizarrik ez, baina patila beltzak hemen eta han, gona loredunak eta fularrak... Azterketak albora utzi, gero gerokoak, eta denak Qué bonito, qué paisaje-ri doinua jarriz. Oso ondo, Beti Argi! Primeran zaindu duzue ohitura zaharra!
1/6/2008 Erregeak etorri diraEuriaren mehatxua...
Hala ere, Beti Argik, zintzo-zintzo, Erregeei lagundu zien Enparantza Nagusiraino.
Gau luzea izan dute ondoren. Momentu batean argia joan ere egin zitzaigun Ordizian, baina Beti Argi bere lan anonimoan ibiliko zen ziurrenik... gaur goizalderaino ez baitugu inor ikusi...
Oraintxe izango dira deskantsatzen gure bandoleroak. Ondo loin, merezi duzue-eta.
Urte berri on, Beti Argi! 1/1/2008 KattalinEguberritako kontzertua bikaina izan zen, espero genuen bezala, eta atzoko Kattalinek eman zion amaiera 2007ko lanari.
Herriak asko apreziatzen ditu Beti Argiren emanaldiak, baina Kattalinek aparteko xarma du. Egun berezia izateaz gain, ordiziarrok bereziki alaitzen dugu festa tabernatik tabernara eta Beti Argiren presentzia oso gertukoa izaten da iluntze horretan. Uniformeak albora, dotore-dotore agertzen dira "bandoleroak", sonbrero dotoreak, abrigo beltzak, lepoko zuriak, txalekoak... Aurten berrikuntza nabarmena ekarri digute perkusiolariek, men in black tipora azaldu baitzaizkigu!
San Silvestren korrika ateratzeko, indarrak banatu egin ziren eta kide batzuk hara eta besteak, urtero bezala, San Jose egoitza bisitatzera joan ziren. Denetarako aurkitzen du beta gure bandak.
Aurtengo beste berezitasuna Oiangu tabernari egindako azken agurra izan da. Beti bezala joan dira "bandidoak" tabernara eta beti bezalako edo gehiagoko "merienda" aurkitu dute. Hura poza! Hura festa! Hura preokupazioa... Zer gertatuko da datorren urtean Kattalinek ez duenean Oiangu tabernan urteroko merienda aurkitzen?
Eta beste berezitasun bat ere izan genuen atzokoan. Kasualitatea izango zen, agian... baina hobekuntza nabarmena suertatu zen: Kattalin bukatzear zegoenean, Laguntasuna Rondallak eta Beti Argi Bandak egin zuten topo Enparantza Nagusian eta han ikusten geundenon pozerako... Kattalin bat eskaini ziguten denen artean. Oso dotore geratu zen hori udaletxe aurrean! Agian tradizio berri bat sortu zenuten atzokoan... Hementxe geratuko da idatzita, badaezpada ere.
Urte berri on, Beti Argi! 12/18/2007 EguberriakBadatoz oporrak eta berehala etorriko zaigu Olentzero...
Beno... hori ez dakigu horrela izango den, baina Beti Argik ez du Eguberritako eguerdia ixilik utziko.
Abenduaren 25ean izango da, asteartean, Ordiziako Plaza Nagusian, eguerdiko ordubatean.
Hementxe iritsi zaigu aurtengo programa:
Evocación, E. CEBRIÁN Free world fantasy, J. DE HAAN The mission, J. WILLIAMS Aires vascos nº 1, J. FRANCO Gospel train, N. TAILOR Gaur da nere kristaua. The little drummer boy, K. DAVIS, H. ONORATI eta H. SIMEONE Neguko hotzak ez gaitu etxean geraraziko eta hantxe izango gaituzue zain, beti bezalako lan bikaina egingo duzuelakoan. Aupa Beti Argi! 12/8/2007 Oiangu Taberna: Azken egunakGaur ere egun historiko bat dugu Ordizian eta Beti Argi hori adornatzen ari da. Benita eta Kontxi Mujika ahizpek itxi egingo dute Oiangu Taberna aurtengo abenduaren 31n, 34 urteko historian makina bat basoerdi zerbitzatu ondoren.
Atzean geratu zaizkigu gutako batzuei larunbatero-larunbatero Oiangu Tabernara afaltzera joaten gineneko urte haiek, kaxuelita gozo haiek... Baina, plater konbinatuen mundu berri honetan Oiangu zegoen zoko hark dizdira berezia zuen Benita eta Kontxiren lanari esker. Urte Zaharreko Kattalin-ek ere Oiangu zaporea hartzen zuen, zuen gaztain erreen zain.
Aio, esan behar dizuegu. Eskerrik asko urte hauetan egin duzuen lanagatik. Eta horregatik izan duzue gaur Beti Argi zuek azaldu bitartean zain, Filipinetako komiteak baino ohore gehiago izan duzuelako eguneroko lanean. Aupa Benita eta Kontxi! Zuek ere historia egin duzue! Eta aupa Beti Argi, zuekin batera! Urdaneta urteaAurreko asteazkenean, abenduaren 5ean hasi zen ofizialki Urdaneta urtea. Horretarako etorri zen Filipinetatik Gloria Macapagal-Arroyo lehendakaria, Amadeo R. Pérez, Urdaneta izeneko Filipinetako herri handiaren alkatea eta han eta hemengo kargu pila ere bai. Ibarretxe, bera, ere Barrenan izan zen. Beti Argi Bandak jaso zuen horretara joateko gonbidapena, baina berandu etorri zitzaion abesti pare bat jotzeko eskaera. Aurreko larunbata berandu zen hainbeste jende asteazken bateko arratsaldeko 18:30ean udaletxe aurrean biltzeko. Hala ere, etorri zirenak etorri ziren eta herritarrok gustura entzun genuen jo zuten apurra. Apurra diot, udaletxean sartu aurretik izan baitzen pieza BAT (!), umeak saltoka, gustura dantzatzen... Y SE ACABÓ. Udaletxean sartu (Beti Argi beheran, zain-Beti Argi beheran, zain-Beti Argi beheran, zain-Beti Argi beheran, zain-Beti Argi beheran, zain-), udaletxeko ekitaldia bukatu eta beste pieza BAT (!). Y SE ACABÓ. Eskerrak alkateek (Urdanetakok Ordiziakoari esan zion a lo bajines) eskertu zutela! Gu gehiagoren gose geratu ginen... 500 urte pasa eta gero, Urdanetak ez ote du ia-ia Beti Argi ezagutu behar? Alderantziz, berriz, garbi dago baietz: Beti Argik ez ditu 500 urte pasatuko Urdaneta ezagutzen! Aupa Beti Argi! Zuek ere historia egiten ari zarete! 11/24/2007 XexiliIxiltasuna izan dugu aspaldi honetan... Azken albisteak garai epelean gauzatu ziren eta ahaztu samarrak dauzkagu. Baina Beti Argi ez da ixildu. Ostiral eta larunbateko ilunabar guztietan entzun dezakegu bere ahotsa afinatzen. Aste honetan izan da Santa Cecilia eta gure bandak ez du ahaztu. Gaur ostegunean izandako jaia ospatu nahi dute eta arratsaldeko zortzietan komando urdinak ikus ahal izango ditugu. Hori bai! Ziurrenez, berehala izango dituzte sobran aipatutako berokiak, afaria baitute eta, badakizue, festa giroan erraz uxatzen dute hauek gaugiroko hotza! Ondo pasa Beti Argi! OHARRA: Tarte handi samarra izan da guretzat zuen musika entzun gabe, e? Ea lortzen dugun hilean behin, behintzat, zuen emanaldi bat gozatzea! | ||||||||||||||||||||